Karratua Eraikuntza
Ariketa
Eraiki karratu bat behean emandako eraikuntza-pausoak jarraituz.
Aztertu eraikuntza...
Saiatu zu zeu...
Jarraibideak
| 1. | | Aukeratu Zuzenkia tresna. Egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan A eta B puntuak, eta beraien arteko zuzenkia sortzeko. |
| 2. | ![]() | Aktibatu Zuzen Perpendikularra tresna. Sortu AB zuzenkiarekiko perpendikularra den eta B puntutik igarotzen den b zuzena. Aholkua: Zuzen perpendikularra sortzeko aukeratu AB zuzenkia eta, ondoren, B puntua. |
| 3. | ![]() | Aukeratu Zirkunferentzia Zentroa eta bere Puntu bat emanda tresna eta sortu zentroa B puntua duen eta A puntutik igarotzen den c zirkunferentzia. Aholkua: Lehenbizi, aukeratu B puntua eta, ondoren, A puntua. |
| 4. | ![]() | Aukeratu Ebakidura tresna. Ebakiarazi b zuzen perpendikularra eta c zirkunferentzia C ebakidura-puntua lortzeko. Aholkua: Egin klik zuzenean zuzenaren eta zirkunferentziaren arteko ebakiduran. |
| 5. | ![]() | Eraiki AB zuzenarekiko perpendikularra den eta A puntutik igarotzen den d zuzena. |
| 6. | ![]() | Aukeratu Zirkunferentzia Zentroa eta bere Puntu bat emanda tresna eta sortu A zentroa duen eta B puntutik igarotzen den e zirkunferentzia. |
| 7. | ![]() | Sortu d zuzenaren eta e zirkunferentziaren arteko D ebakidura-puntua. |
| 8. | ![]() | Aukeratu Poligonoa tresna. Sortu ABCD karratua erpinak ordena berean aukeratuz. Aholkua: Poligonoa ixteko, aukeratu berriz lehen erpina. |
| 9. | ![]() | Erabili Hautatu eta Mugitu tresna karratuaren erpinak arrastatzeko eta behatu nola aldatzen den eraikuntza. |





