Plano inklinatua
Eraikuntzaren leihoan jartzen duen bezala, posizioa zein magnitude bektorialen noranzko positiboa aldapan gora da. Eredu dinamiko honetan hainbat parametro alda ditzakegu: gorputzaren hasierako posizioa, hasierako abiadura, marruskadura-koefiziente estatikoa eta dinamikoa, gorputzak jasandako kanpo indarra (planoarekiko paraleloa), gorputzaren masa eta planoaren inklinazioa. Halaber, aldapan dagoen eskalaren tartea aldatu, indarrak, abiadura eta azelerazioa agertarazi/ezkutatu eta beraien eskala alda ditzakegu.
Ohartu egoeraren arabera marruskadura-indarraren adierazpena (eta balioa) aldatu egiten dela.
Denborak (t irristailuak) har dezakeen balio maximoa 60s da.