Nola Sortu Mezuak
Mezuak Fitxa
Mezuak fitxaren goialdean mezu berriak sortzeko aukera duzu.
Oharra: Ezin baduzu aukera hau Mezuak fitxaren goialdean ikusi, segur aski ez dituzu behar diren erabiltzaile-baimenak Talde honetan. Eska iezaiezu Jabeei zure baimenak egoki ezartzeko, mesedez.
Sortu Mezu berria
Egin klik Zer partekatu nahi duzu? testu-eremuan mezu berria ireki eta editatzeko.
- Idatzi mezu berriaren Izenburua.
- Idatzi mezu honetan partekatu nahi duzun edukiaren Deskribapena.
- Erabili Gehitu Baliabidea botoia eta aukeratu agertuko den zerrendan partekatu nahi duzun baliabidea (aukerakoa).
- Erabaki zure mezua argitaratu ostean berehala erakutsi ala ezkutuan egotea nahi duzun (aukerakoa). Oharra: Edozein momentutan alda dezakezu mezuaren ikusgaitasuna.
- Argitaratu zure mezua Argitaratu botoia erabiliz.
Gehitu Baliabideak zure Mezuan
Erabili Gehitu Baliabidea botoia prest duzun mezuan baliabide bat edo gehiago gehitzeko.
Oharra: Partekatu nahi duzun baliabidea goitibeherako menuan aukera dezakezu. Mezu berean hainbat baliabide gehi ditzakezu.
Sortu Lan-orria
Sortu Lan-orri Dinamiko berria Linean dagoen Lan-orri Editorea erabiliz.
Sortu Ariketa
Sortu GeoGebra-ariketa zein Galdera bat edo gehiago dituen Ariketa Lan-orri berria.
Lehendik Sortutako Baliabidea
Bilatu lehendik sortutako Baliabideak eta partekatu Taldean.
Irudia
Igo eta partekatu Irudia Taldean.
Bideoa
Partekatu Bideo baten esteka Taldean.
PDF-artxiboa
Igo eta partekatu PDF-artxiboa Taldean.
Zuzenean sortu Baliabide-mezua
Erabili Zer partekatu nahi duzu? mezuaren ondoan dagoen + botoia baliabide-mezua zuzenean sortzeko.
- Sortu edo bilatu partekatu nahi duzun baliabidea.
- Editatu zure mezu berriaren Izenburua eta Deskribapena.
- Aldatu baliabidearen Editatze-ezarpenak.
- Gehitu baliabide gehiago mezu berean.
- Argitaratu zure mezua Argitaratu botoia erabiliz.