Nola Argitaratu Ariketak (Jabeek bakarrik)

Ariketak Argitaratu

  1. Sortu mezu berria Mezuak fitxan. Oharra: Beharbada partekatu nahi duzun Ariketaren Izenburua edota Deskribapena gehitu nahiko dituzu.
  2. Gehitu prest duzun Ariketa lan-orriren bat mezuan, Gehitu Baliabidea botoia eta Lehendik Sortutako Baliabidea aukera erabiliz. EDO Zuzenean sortu Ariketa lan-orri berria, Sortu Ariketa aukera erabiliz. Oharra: Mezu berean hainbat baliabide gehi ditzakezu.
  3. Egin klik Argitaratu botoian zure mezua argitaratzeko.
Image

Mezuaren Ezarpenak

Ariketa bat duen mezua sortzen duzunean, Mezuaren Ezarpen hauek dituzu eskuragarri:
  •  Ezarri zure mezuaren ikusgaitasuna. 
  •  Kendu Baliabidea mezutik.
  •  Baliabidearen Ezarpenak erabili.
  • Baliabide gehiago gehitu zure mezuan, Gehitu Baliabidea botoia erabiliz.
  • Zure mezua argitaratu, Argitaratu botoia erabiliz.
Ariketa bat duen zure mezua argitaratu ostean, aukera gehigarri hauek dituzu:
  •  Ikusi Ariketa hau Berrelikadura fitxan.
  •  Editatu zure mezua.
  •  Ezabatu zure mezua.
  •  Artxibatu zure mezua.

Ariketaren Ezarpenak

Zure mezuan ariketaren bat gehitu ostean, Ariketaren Ezarpen hauek dituzu eskuragarri:  Editatze-baimenak Erabaki nork edita dezakeen jatorrizko Ariketa.  Aztertu botoia Eman Kideei beraien erantzunak aztertzeko aukera, Aztertu botoia erabiliz. Oharra: Aztertze automatikoa Hainbat Aukerako Galderen eta Jabeak emandako erantzun-eredua duten Galdera Irekien kasuan bakarrik dago erabilgarri.

Ariketaren Estatistika

Taldean duzun rolaren arabera, Ariketaren inguruko informazioa eta estatistikak Ariketaren mezuan azalduko dira. Jabeek dagokion Ariketaren estatistikak ikus ditzakete:
  •  1/4: Ariketan dagoeneko lanean hasi diren Kide-kopurua (Hasita egoera).
  •  2/4: Jabeak beraien Ariketa dagoeneko aztertu eta Bukatuta egoeran ezarri duen Kide-kopurua.
Image
Kideek dagokien Ariketaren egoera ikus dezakete:
  • Ariketaren Egoera:   Hasi gabeHasita,  Bukatuta
  • Aztertu botoia: Jabeak galderen aztertze automatikoa erabiltzen uzten ote duen.
Image