Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Inekuazioen sistema: BURUKETA (Programazio lineala)

BURUKETA

Merkatal zentru handi batzuek kirola egiteko praka eta txaketa batzuk enkargatu dituzte fabrikatzaile batzuei. Fabrikatzaileak 750m kotoi eta 1000m poliester ditu enkargua betetzeko. Praka pare bakoitza egiteko 1m kotoi eta 2m poliester behar dira. Txaketa bakoitzerako, ordea, 1.5m kotoi eta 1m poliester. Praka bakoitzaren prezioa 50€tan finkatzen da eta txaketa bakoitzarena 40€tan. Zenbat praka eta txaketa eman behar dizkie merkatal zentruari fabrikanteak irabaziak maximoak izan daitezen?
EBAZPENA: Irabaziak maximoak ematen dituzten praka eta txaketa kopuruak kalkulatzeko, hona hemen ausnartu behar dugun funtzioa:  F(x,y)= 50x+40y x=praka kopurua eta y=txaketa kopurua izanik Inekuazioen sistemaren ebazpenan lortu dugun poligonoaren erpinak hauek dira A( 375,250) , B(0,500), C(500,0) , D(0,0) Aurreko funtzioan ordezkatuz: F( 375, 250) = 50·375+40·250 = 18750 + 10000= 28750 F(0, 500)= 40·500 = 20000 eta F(500,0)= 50·500= 25000 Ordun soluzioa A( 375,250) da