1.
|
| Idatzi y = m x + b Aljebra Sarrera-eremuan eta sakatu Enter tekla.
Aholkua: GeoGebrak a eta b parametroen irristailuak automatikoki sortuko ditu.
|
2. |
| Sortu zuzenaren eta y-ardatzaren arteko A ebaki-puntua.
Aholkua: Ebakidura tresna zein Ebaki[a, yArdatz] komandoa erabil dezakezu.
|
3. |
| Erabili Ebakidura tresna jatorrian B puntua sortzeko.
|
4. | | Aukeratu Zuzenkia tresna eta sortu A eta B puntuen arteko zuzenkia.
Aholkua: Bestela, Zuzenkia[A, B] komandoa ere erabil dezakezu.
|
|
5. | | Aljebra Ikuspegiko A eta B puntuen koordenatuen ezker aldean dauden puxtarrietan klik egin A eta B puntuak ezkutatzeko.
|
6. | | Erabili Malda tresna zuzenaren gainean klik eginez zuzenaren malda (triangelua) sortzeko.
|
7. | | Hobetu zure eraikuntzaren itxura Estilo-barra erabiliz (adb., handitu zuzenkiaren lerroaren lodiera y-ardatzaren gainean ikustarazteko).
|