Nola Ireki edota Editatu Lan-orri Dinamikoak
Zure GeoGebra-baliabide guztien zerrenda zure GeoGebra Profil-orriko Baliabideak fitxan ikus dezakezu.
Han, zure baliabideak edota agerian dauden beste erabiltzaile batzuenak bilatzeko, Bilaketa-eremua erabil dezakezu. Gainera, goitibeherako menuko iragazkiak erabil ditzakezu Liburuak zein Lan-orriak iragazteko, esaterako.
Oharra: Agerian dauden beste erabiltzaile batzuen Lan-orri Dinamikoak bilatu, kopiatu eta baliabide eratorriak sor ditzakezu.
![Image](https://stage.geogebra.org/resource/bc6mmepa/J857AQUfdI5AtUTr/material-bc6mmepa.png)
Zerrendako zure GeoGebra Lan-orriren bat aukeratu ostean, lan-orria ireki egingo da. Goi-eskuin aldean aukera hauek dituzu erabilgarri:
Bilatu
Txunditzeko moduko baliabideak bilatzeko,
Bilatu ikonoa erabil dezakezu.
![](https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/6/6e/Menu-file-open.svg/16px-Menu-file-open.svg.png)
Gehitu Gogokoetan
![](https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/f/f6/Icon-heart.svg/16px-Icon-heart.svg.png)
![](https://www.geogebra.org/wiki/uploads/thumb/b/b3/Icon-heart-filled.png/16px-Icon-heart-filled.png)
![](https://www.geogebra.org/wiki/uploads/thumb/b/b3/Icon-heart-filled.png/16px-Icon-heart-filled.png)
Partekatu
![](https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/3/33/Menu-file-share.svg/16px-Menu-file-share.svg.png)
- Baliabidea argitaratu nahi duzun taldea aukera dezakezu.
- Partekatze-esteka eskura dezakezu.
- Esteka korreo elektronikoz bidal dezakezu.
Aukera gehiago
![](https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/b/bd/Stylingbar_dots.svg/16px-Stylingbar_dots.svg.png)
Partekatu: Baliabidea talde batekin partekatu, partekatze-esteka eskuratu edota esteka korreo elektronikoz bidal dezakezu.
Editatu Lan-orria:
Editatu ikonoa erabiliz gero, Lan-orri Dinamikoan aldaketak egiten utziko dizun Lan-orriaren Editorea zabalduko da. Oharra:
Editatu ikonoa Lan-orri hau editatzeko baimena baduzu ikusiko duzu soilik. Ez bazara Lan-orriaren egilea, Lan-orriaren kopia egin eta eratorriko baliabidea sor dezakezu.
Gehitu Liburuan: Lan-orria lehendik sortutako zein liburu berri batean gehi dezakezu.
Kopiatu Lan-orria: Zure profilean gorde eta edita dezakezun Lan-orri Dinamikoaren kopia egiten du, bere egitura zein edukia berrerabili ahal izateko.
Zehaztapenak: Lan-orri Dinamikoaren ikuspegi orokorraren orrialdera bidaliko zaitu.
-
Jaitsi: Lan-orri Dinamikoaren ikuspegi orokorraren orrialdera bidaliko zaitu eta han Lan-orri Dinamikoa jaitsi ahal izango duzu. Oharra: Lan-orri Dinamikoa jaitsi ahal izan aurretik, GeoGebraren lizentzia ez-komertzialaren baldintzak onartu beharko dituzu.
Sarbide-ezarpenak: Zure baliabidearen ikusgaitasuna ezarri eta zer erabiltzailerekin partekatu nahi duzun erabaki dezakezu.
Ezabatu: Lan-orri Dinamikoa zure GeoGebra-kontutik ezabatu egiten du.