Nola Ireki edota Editatu GeoGebra-liburuak
Zure GeoGebra-baliabide guztien zerrenda zure GeoGebra Profil-orriko Baliabideak fitxan ikus dezakezu.
Han, zure baliabideak edota agerian dauden beste erabiltzaile batzuenak bilatzeko, Bilaketa-eremua erabil dezakezu. Gainera, goitibeherako menuko iragazkiak erabil ditzakezu Liburuak zein Lan-orriak iragazteko, esaterako.
Oharra: Agerian dauden beste erabiltzaile batzuen Liburuak bilatu, kopiatu eta baliabide eratorriak sor ditzakezu.

Zerrendako zure GeoGebra-libururen bat aukeratu ostean, Liburua ireki egingo da. Goi-eskuin aldean aukera hauek dituzu erabilgarri:
Bilatu
Txunditzeko moduko baliabideak bilatzeko,
Bilatu ikonoa erabil dezakezu.

Gehitu Gogokoetan



Partekatu

- Baliabidea argitaratu nahi duzun taldea aukera dezakezu.
- Partekatze-esteka eskura dezakezu.
- Esteka korreo elektronikoz bidal dezakezu.
Aukera gehiago

Partekatu: Baliabidea talde batekin partekatu, partekatze-esteka eskuratu edota esteka korreo elektronikoz bidal dezakezu.
Editatu Liburua:
Editatu ikonoa erabiliz gero Liburuan aldaketak egiten utziko dizun Liburuaren Editorea zabalduko da.
Kopiatu Liburua: Zure profilean gorde eta edita dezakezun Liburuaren kopia egiten du, bere egitura zein edukia berrerabili ahal izateko.
Zehaztapenak: Liburuaren ikuspegi orokorraren orrialdera bidaliko zaitu.
-
Jaitsi: Liburuaren ikuspegi orokorraren orrialdera bidaliko zaitu eta han Liburua jaitsi ahal izango duzu. Oharra: Liburua jaitsi ahal izan aurretik, GeoGebraren lizentzia ez-komertzialaren baldintzak onartu beharko dituzu.
Sarbide-ezarpenak: Zure baliabidearen ikusgaitasuna ezarri eta zer erabiltzailerekin partekatu nahi duzun erabaki dezakezu.
Ezabatu: Liburua zure GeoGebra-kontutik ezabatu egiten du.