Zuzenki baten erdibitzailea
1. NOLA ERAIKI ZUZENKI BATEN ERDIBITZAILEA
Bi modu ezberdinez eraikiko dugu, lehenengoa prozedura arrunta jarraituz, hau da, paperez, arkatzez eta neurgailuekin erabiltzen duguna, bigarrena, berriz, geogebra programa eskeintzen dizkigun erremintak baliatuz.
“Erdibitzailea, zuzenkiaren erdigunetik pasatzen den zuzen perpendikularra da, segmentua bi zati berdinetan zatituz.”
PROZEDURA:
A-erpinean zentroa egin, eta segmentuaren luzera den (edo segmentuaren erdia baino handiago den) erradiorekin arkua trazatu. B erpinean zentroa egin eta erradio berarekin arkua trazatu. Bi ebaki-puntuak elkartuz, lortuko dugu edibitzailea.