Etxeko planoa
Etxe bateko plano bat agertzen da eta bere azpian planoaren eskala: 1:100.
Hori jakinda neurtu etxe horreko objektuak.
Helburua: zenbakizko eskala zer den ulertzea
Egitekoa:
Ariketa hauekin bi motatako eskala landuko duzu: zenbakizkoa eta grafikoa.
Ariketa honetan, etxe bateko plano bat agertzen da eta bere azpian planoaren eskala: 1:100. Hori jakinda eta aurreko azalpena ondo ulertuta, neurtu etxe horretako objektuak eta bete:
-Sarrerartik landareraino dagoen distantzia:
Planoan >>
Errealitatean >>
-Logelako mahaiaren zabalera:
Planoan >>
Errealitatean >>
-Bi oheen arteko distantzia:
Planoan >>
Errealitatean >>
-Ohearen zabalera:
Planoan >>
Errealitatean >>
-Egongelako mahaiaren luzera:
Planoan >>
Errealitatean >>