Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

FUNTZIO ARRAZIONALA

Alderantzizko proportzionaltasuneko funtzioa

FUNTZIO ARRAZIONALA

Oinarrizko funtzioa y=1/x ikusirik, aztertuko ditugu funtzioaren translazioak a) Zein da y= 1/x funtzioaren eremua? b) Gorakorra edo beherakorra da? Zeintzuk dira asintotak? c) Jarri a=-1, b=0 eta c=0 irristagailuak erabiliz. Zer gertatu da? Eremua aldatu da? eta gorakorra edo beherakorra da orain? eta asintotak? d) b=0 eta c=0 mantenduz aldatu a zenbakia balio positiboak aukeratuz. Zer gertatzen da grafikoan? e) a= 1 eta c=0 mantenduz, aldatu b zenbakia irristatuz, adibidez b=3, b=-2 . Nola aldatzen da grafikoa? zer ikusten duzu? f) Nola aldatu dira asintotak? g ) a=1 eta b=0 mantenduz, aldatu c , (c=3 eta c=-2 adibidez) , zer gertatzen zaio grafikari? h) Zein da asintota horizontala? eta bertikala? i) Zein da a, b eta c balioen eragina grafikoan? ze ondorio atera duzu? j) Asmatu hiru adierazpen a, b eta c-ri balio desberdinak emanez eta esan kasu bakoitzean zeintzuk izango diren asintotak eta definitu eremua. Gorakorrak edo beherakorrak izango dira?