Ikuspegi Grafikoa

Sortutako objektu guztien adierazpen grafikoa (adb., puntuak, grafikoak) Ikuspegi Grafikoan azaltzen da.

Nola sortu Objektuak Ikuspegi Grafikoan

Tresna-barrako Tresna Grafikoak erabil ditzakezu Ikuspegi Grafikoan objektu berriak sortzeko.
  1. Ireki Tresna-barra Goiburuko Barra urdineko editatzeko ikonoa ukituz.
  2. Hautatu erabili nahi duzun Tresna. Aholkua: Tresna-barra horizontalki mugi dezakezu Tresna gehiago ikusteko.
  3. Irakurri azalduko den Tresna-aholkua aukeratu duzun Tresna erabiltzen ikasteko
  4. Erabili aukeratutako Tresna lehendik sortutako objektuekin edota Ikuspegi Grafikoko eremu hutseren batean. Oharra: Beharrezkoak diren objektu laguntzaileak bidean sortuko dira.
Image

Nola Ezkutatu eta Ezabatu Objektuak

Toolbar ImageErakutsi / Ezkutatu Objektuak Ikuspegi Grafikoko objektu laguntzaileak Erakutsi / Ezkutatu Tresnaren bidez ezkuta ditzakezu. Aktibatu Tresna eta aukeratu ezkutatu nahi dituzun objektu guztiak. Ondoren, aukeratu beste Tresnaren bat aldaketak aplikatzeko. Toolbar Image Ezabatu Objektua Erabili Ezabatu Tresna behar ez dituzun objektuak ezabatzeko. Toolbar Image Desegin Ezabatu objektuak atzekoz-aurrera Tresna-barrako Desegin botoia erabiliz.

Nola Pertsonalizatu Ikuspegi Grafikoa

Posible da Ikuspegi Grafikoa pertsonalizatzea Goiburuko barra urdineko Propietateak botoia erabiliz. Oharra: Propietateen elkarrizketa ireki aurretik Ikuspegi Grafikoaren atzealdea ukitu objekturik hautatu ez duzula ziurtatzeko, mesedez.
Image
Erabili eskuragarri dauden botoiak Ikuspegi Grafikoa pertsonalizatzeko:
  • handiagotze-faktorea egokitzen du objektu guztiak Ikuspegi Grafikoan azal daitezen.
  • Lehenetsitako Ikuspegira eramango zaitu.
  • ardatzak erakutsi edo ezkutatzen ditu.
  • hainbat lauki-sare mota erakusten ditu.
Oharra: Ikuspegi Grafikoaren atzeko planoan ukitze luzea eginez bere Propietateen elkarrizketa ireki dezakezu.
Image