Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Alternadorea

Espira birakaria eremu magnetiko uniforme batean.

Gezi bertikalek eremu magnetikoa adierazten dute. Espira birakaria zehartzen dute eta esan ahal dugu espiran zehar fluxu magnetiko bat dagoela. Espiraren bektore normalak markatzen du fluxu positiboa. Normala eta eremu magnetikoaren indar lerroak paraleloak direnean fluxua da? ... Maximoa, Minimoa, Zero? Normala eta eremu magnetikoaren indar lerroak antiparaleloak direnean fluxua da? ... Maximoa, Minimoa, Zero? Normala eta eremu magnetikoaren indar lerroak perpendikularrak direnean fluxua da? ... Maximoa, Minimoa, Zero? Zer geratatzen da indar elektroeragilearekin posizio berdinetan? Zein da Fluxuaren formula? Zein da i.e.e.-aren formula? Zelan daude biak lotuta? Batatik abiatuta bestea ateratzeko kapaza izango zinateke? Ea!!!