Testuak
Nola Txertatu Testuak
GeoGebraren Lan-orriaren Editorean, egin klik + Gehitu Elementua botoian eta aukeratu
Testua Lan-orriaren Elementuen zerrendan.

Jarraibideak
- Idatzi testuaren izenburua (adb., Deskribapena, Jarraibideak, Eginkizuna; hautazkoa da).
- Idatzi zure Lan-orri Dinamikoan txertatu nahi duzun testua.
- Aberastu zure testua hurrengo aukerak erabiliz:
Testua: Eman formatua zure testuari (adb., aldatu hizki-mota eta tamaina, lerrokatzea, sortu zerrendak).
Matematika: Txertatu matematika-ikurrak dituzten formula matematikoak (adb., hizki grekoak, eragileak, geziak).
- Sakatu Eginda zure testuan egindako lana bukatutzat emateko. Ondoren, sakatu Lan-orriaren Editoreko goi-eskuin aldeko Gorde egindako aldaketak gordetzeko.
Nola Editatu Testuak
Kurtsorea txertatutako Testu baten gainean mugitzen baduzu, editatzeko aukerak agertuko dira. Egin klik erabili nahi duzun aukeraren ikonoan.
Editatu: Editatu izenburua edota aldatu testua.
-
Kopiatu: Kopiatu Lan-orri Dinamiko berean berrerabili nahi duzun testua/testu-zatia.
-
Ezabatu: Ezabatu Testua zure Lan-orri Dinamikotik.