Paralelogramoa Eraikuntza
Ariketa
Eraiki paralelogramo bat behean emandako eraikuntza-pausoak jarraituz.
Aztertu eraikuntza...
Saiatu zu zeu...
Jarraibideak
| 1. | ![]() | Aukeratu Lerroa tresna eta egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan AB edozein zuzen sortzeko. |
| 2. | ![]() | Sortu BC zuzena. Aholkua: Aukeratu B puntua eta egin klik Ikuspegi Grafikoan C puntua sortzeko. |
| 3. | ![]() | Aktibatu Zuzen Paraleloa tresna eta sortu AB zuzenarekiko paraleloa den eta C puntutik igarotzen den zuzena. Aholkua: Aukeratu AB zuzena eta, ondoren, C puntua. |
| 4. | ![]() | Sortu BC zuzenarekiko paraleloa den eta A puntutik igarotzen den zuzena. |
| 5. | ![]() | Aukeratu Ebakidura tresna eta sortu bi zuzenen arteko D ebakidura-puntua. Aholkua: Egin klik zuzenean ebakidura-puntuan. |
| 6. | ![]() | Aktibatu Poligonoa tresna eta sortu ABCD paralelogramoa erpin guztiak elkarren jarraian aukeratuz. Oharra: Aukeratu berriz lehenengo puntua poligonoa ixteko. |
| 7. | ![]() | Aukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu paralelogramoaren erpinak ongi sortu duzula egiaztatzeko. |






