Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Nola Igo Artxiboak zure GeoGebra-kontura

Igo Artxiboak Zure GeoGebra-kontura

Zure GeoGebra-baliabideak toki berean izateko, zure GeoGebra-kontura artxiboak igotzeko bi aukera dituzu: 1. Zure Webgune edota Mahaigainetik Igo GeoGebra-artxiboak zure GeoGebra-kontura igotzeko, GeoGebra-leihoko goi-eskuin aldeko Menua botoia sakatu eta Artxiboa menuko Partekatu aukera erabili. Aurrena, zure artxiboa gorde eta GeoGebra ikonoa aukeratu behar duzu. Lan-orriaren Editorea automatikoki zabalduko da eta zure GeoGebra-artxiboa Lan-orri berri batean GeoGebra-elementu gisa gehituko da. Oharra: Igotako artxiboa editatu ahal izateko, zure GeoGebra-kontuan saioa hasi behar duzu (edo izena eman, ez baduzu konturik) lehenbizi. 2. Zure GeoGebra Profil-orritik Igo Zure GeoGebra-kontura lehendik sortutako GeoGebra-artxiboa (.ggb) igotzea ere posible da. Zure Profil-orrian, egin klik +BERRIA botoian eta aukeratu Igo. Bilatu igo nahi duzun .ggb artxiboa zure ordenagailuan eta aukera ezazu, Lan-orri Dinamiko berri batean GeoGebra-elementu gisa txertatzeko.

Saiatu zu zeu...

Aberastu zure Lan-orri Dinamikoa

Zure GeoGebra-artxiboa Lan-orri batean txertatu eta gero, Lan-orriaren Editorea linean erabili ahal izango duzu Lan-orria editatu eta aberasteko.
  • Idatzi zure Lan-orri Dinamikoaren Izenburua. 
  • Editatu GeoGebra-elementua.
  • Aldatu GeoGebra-elementuaren Ezarpen Aurreratuak hura pertsonalizatzeko (adb., Menua edo Estilo-barra erakutsi, erabiltzaileei Eraikuntza Berrezartzeko aukera eman,...).
  • Txertatu Lan-orriaren Elementu gehiago (adb., Testua, Irudia, Galdera,...) +Gehitu Elementua botoia erabiliz.
Zure Lan-orria gorde aurretik, Lan-orri Dinamikoaren behealdeko Lan-orriaren Ezarpenak ireki eta Metadata osa dezakezu (adb., Hizkuntza aukeratu, Helburu-taldea (Adina) zehaztu eta Fitxak idatzi) zure baliabidea deskribatzeko. Gainera, baliabidea GeoGebra-komunitatearekin partekatu ala pribatua izatea erabaki dezakezu. Zure Lan-orri Dinamikoa gordetzeko, Lan-orri Dinamikoaren goi-eskuin aldeko Gorde botoia zein behealdeko Gorde eta Itxi botoia erabil dezakezu. Oharra: Beste erabiltzaileek zure Lan-orri Dinamikoa nola ikusiko duten behatzeko, goiburuko Ikusi Baliabidea aukera erabili eta zure Lan-orri berria aurreikus dezakezu.