Nola Partekatu zure Lan-orri Dinamikoa
Partekatu Lan-orria beste batzuekin
Lan-orria zabalik badago, goi-eskuin aldean Partekatu ikonoa ikusiko duzu. Partekatu ikonoan klik egiterakoan baliabidea partekatzeko hurrengo aukerak dituen abisu-leihoa azalduko da:
- Baliabidea argitaratu nahi duzun taldea aukera dezakezu.
- Partekatze-esteka eskuratu edota baliabidea beste plataforma batzuetan parteka dezakezu.
- Esteka korreo elektronikoz bidal dezakezu.
- GeoGebra-appleta beste atari batean txertatzeko balioko dizun GeoGebra-appletaren txertatze-kodea eskura dezakezu. Oharra: Txertatze-kodea lan-orrian GeoGebra-appleten bat badago soilik egongo da eskuragarri.
Partekatu talde batean
Aukeratu edota sortu baliabidea partekatu nahi duzun Taldea.
Partekatu botoian klik egiteak taldearen mezuak fitxara bidaliko zaitu. Taldeko kide guztiek baliabidea ikus ahal dezaten, Argitaratu botoia sakatu behar duzu.
Partekatu esteka
Baliabide publikoren bat beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko, hurrengo aukeren artean hauta dezakezu:
Google+ | Facebook | Twitter |
OneNote | Edmodo | Classroom |
Partekatu e-mailez
Idatzi baliabidearen esteka bidali nahi duzun korreo elektronikoaren helbidea. Hartzaileari mezu labur eta pribatua ere idaz diezaiokezu.
Sakatu Bidali mezu elektronikoa botoia e-maila bidaltzeko.
Partekatu txertatze-kodea
Lan-orriaren Appletaren txertatze-kodea ere eskura dezakezu. Appleta beste atari batzuetan txertatzeko erabil dezakezu.
Oharra: Txertatze-kodea Lan-orrian GeoGebra-appleten bat badago soilik egongo da eskuragarri.
Erakutsi gehiago aukera erabiliz appletaren beste zehaztapen batzuk ezar ditzakezu (adb., menua erakutsi ala ezkutatu, edo eskuin klika eta teklatu bidezko edizioa gaitu).