Google ClassroomGoogle Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

BINOMIO BATEN BERBIDURA

BINOMIO BATEN BERBIDURA Binomio bat bi adierazpen aljebraikoen arteko batura edo kendura da. Zenbakien oinarrizko propietate batzuk aplikatuz, oso erreza da ondorengoa frogatzea: “ Bi gaien baturaren berbidura da gai bakoitzaren berbiduraren arteko batura gehi bi gaien biderkaduraren bikoitza.” “ Bi gaien kenduraren berbidura da gai bakoitzaren berbiduraren arteko batura ken bi gaien biderkaduraren bikoitza.” Bi gai horiei “a” eta “b” deitzen badiegu hala sinbolizatzen dugu: (a+b)^2=(a+b)(a+b)= a^2 +ab +ba + b^2=a^2 + 2ab + b^2 (a-b)^2=(a-b)(a-b)= a^2 -ab - ba + b^2=a^2 - 2ab + b^2 Kontuan hartu bigarren kasua lehenengo kasuaren kasu berezia dela non “b”-k balio negatiboa hartzen duen. Orain identitate nabarmen hauek geometrikoki frogatuko ditugu: (a+ b)^2=a^2 + 2ab + b^2 (a- b)^2=a^2 - 2ab + b^2