CAS Kalkulagailuaren Tresnak
CAS Ikuspegiaren Tresna-barra
CAS Ikuspegiko Tresna-barrak saguarekin erabil daitekeen CAS Kalkulagailuaren Tresna-sorta bat du. Tresna hauen bidez, idatzitakoa ebaluatu eta kalkuluak egin ditzakezu.
Oharra: Idatzi beti zure sarrera nahi duzun CAS kalkulagailuaren Tresna aukeratu aurretik. Honela, tresna zuzenean aplika dakioke idatzitakoari.

Ezagutu GeoGebraren CAS Kalkulagailuaren Tresnak
1. | ![]() | Idatzi f(x) := x ^ 2 - 4 CAS Kalkulagailuaren Sarrera-eremuan eta aukeratu Gorde Sarrera tresna 4. mailako polinomio bat definitzeko.
|
2. | ![]() | Idatzi f(x) CAS Ikuspegiko hurrengo lerroan eta aukeratu Faktorizatu tresna funtzioaren faktoreak aurkitzeko. |
3. | ![]() | Idatzi f(x) hurrengo lerroan eta aukeratu Deribatua tresna funtzioaren deribatua kalkulatzeko.
|
4. | ![]() | Aholkua: Deribatua funtzioaren ekuazioaren ondoko Erakutsi / Ezkutatu ikonoan klik eginez bere grafikoa erakus dezakezu. |

Saiatu zu zeu...
Agian probatu nahi izango dituzun CAS Kalkulagailaren beste Tresna batzuk
![]() | Hurbilketa Sinbolikoa Erabili Hurbilketa Sinbolikoa tresna sarrera modu sinbolikoan kalkulatu eta sinplifikatzeko. |
![]() | Zenbakizko Hurbilketa Erabili Zenbakizko Hurbilketa tresna sarrera zenbakiz kalkulatzeko eta emaitza adierazpen hamartarrean lortzeko. |
![]() | Gorde Sarrera Erabili Gorde Sarrera tresna sarrera gorde eta aztertzeko. Aholkua: Sarrera automatikoki sinplifikatzea nahi ez baduzu, oso erabilgarria izan daiteke. |
![]() | Garatu
Erabili Garatu tresna adierazpenak garatzeko.
Adibidea: 2*(a + b) sarrerari Garatu tresna aplikatuz, 2a + 2b irteera lortzen da.
|
![]() | Ordezkatu Erabili Ordezkatu tresna adierazpen baten aldagaietan zenbakiak ordezkatzeko. Adierazpen bati tresna aplikatu ostean, ordezkatu nahi dituzun balioak idazten utziko dizun leihoa irekiko da. |