Zer da GeoGebra-azterketa Modua?

Gaia:
Modua
GeoGebra-azterketa Moduari esker zuk eta zure ikasleek GeoGebraren ahalmenak erabili ahal izango dituzue azterketak paperean egiterakoan (adb., kalkulagailu grafiko edo sakeleko kalkulagailu gisa) baina Interneterako sarbidea eta azterketan zilegi ez diren programen erabilera mugatuz. GeoGebra-azterketa Modua...
  • ... https://www.geogebra.org/exam atarian aurki dezakezu.
  • ... zure nabigatzailean erabil dezakezu eta, hortaz, ez da beharrezkoa beste ezer instalatzea.
  • ... pertsonaliza dezakezu, zure ikasleek GeoGebrak dituen tresna guztiak erabili ahal izatea komeni ez bada (adb., GeoGebra CAS desgaituz).
  • ... pantaila osoa moduan egiten du lan eta ez du uzten bestelako informaziorik erakusten pantailan.
  • ... Internet, GeoGebraTube eta ordenagailuan gordetako artxiboetarako sarbidea galarazten du.

GeoGebra-azterketa Modua Gaitua

GeoGebra-azterketa Modua Gaitua
Image
Azterketa Modua leihotik irteterakoan erraz antzeman daitekeen eta Azterketa-liburuan gordetzen den abisu ikusgarria pizten du.